AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Europa Press
2024/12/03 11:43

PSOE alderdiak aurreko asteburuan egin zuen bere 41. Kongresu Federala, Sevillan, Espainiak ezkerretik aurreratzen du (España adelanta por la izquierda) lelopean. Bertan izan ziren eta hitza hartu zuten UGT sindikatuko Pepe Álvarezek eta CCOO sindikatuko Unai Sordok, eta Espainiako Gobernuan buru den alderdia indartzera eta sendotzera deitu zuten, "arrisku erreakzionarioari" aurre egitea aitzakiatzat hartuta.

Bere burua sendotzeko, PSOEk ohiko helduleku batera jo du kongresuan zehar: eskuinari kontra egiteko indar modura aurkeztu du bere burua, eta promesa faltsu hori nahiz alderdiarekiko fideltasuna berretsi dituzte Espainiako Estatuko sindikatu nagusiek, CCOOk eta UGTk.

Babesa erakutsi diote gaur egungo gobernuari, azpimarratuta "herrialde honen historian izan den eraldatzaileena" dela. "Hura babesten eta elkarrekin lanean arituko gara", esan zuen Álvarezek Sevillan. Azken urteetan ustez izandako hainbat lorpen aipatu zituen UGTko buruak, hala nola, laneko behin-behinekotasunean izan omen den jaitsiera.

"Gure herrialdearen historiak gutxitan behar izan du hainbeste PSOE indartsu bat", nabarmendu zuen Sordok, munduan larriagotzen ari den "arrisku erreakzionarioari" erreferentzia eginez. Gobernuaren lana goraipatu zuen, gainera: "Egoera oso zailetan, nahiko ondo atera den ezkerreko politika bat egin da". "Arrakastaren erakusletzat" jo zuen, esate baterako, "Espainia errekor historikoan" egotea, "lanean eta Gizarte Segurantzan kotizatzen ari diren pertsonen kopuruari" dagokionez.

EZ DAGO IRUZKINIK