AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Caparroso.
2024/11/22 13:00

Ferietako salerosle familia bateko lau gizonezko atxilotu dituzte, pertsona bat ia bi hamarkadaz esklabotza-egoeran edukitzeagatik, Caparroson (Nafarroa). Duela 20 urte baino gehiago desagertu zen biktima Bilbon (Bizkaia): bere senideek 2009an jakinarazi zuten sei urte zirela bere berri ez zeukatela, eta osasun-arazoak nahiz arazo ekonomikoak zituela.

Joan den martxoan aurkitu zuten desagertutako gizona, Caparroson, aipatutako salerosle familiarekin. Ikerketa bat jarri zuten martxan, eta ikusi zuten gizonezkoak hainbat prestazio jasotzen zituela (langabezia-prestazioa eta pentsioa adibidez), baina beste pertsona batek kobratzen zuela dirua, Caparrosoko kutxazain baten bidez. Gerora jakinarazi dute, modu horretan, 100.000 euro baino gehiago lortu dituela familia esplotatzaileak.

Biktimaren esanetan, behartu egiten zuten haiek baino ordu-erdi lehenago jakitzera, euren jabetzako haur-atrakzioetan garbiketa- eta mantenu-lanak egiteko. Baina ez zioten horregatik ezertxo ere ordaintzen.

Horretaz gain, esklabotza-baldintza beldurgarriak ezarri zizkioten: ezin zuen nahi zuenean jan edo edan, kanpoan dutxatu behar zuen mangera batekin, eta bakarrik jatera eta lo egitera behartzen zuten, gainontzeko pertsonengandik bereizita. Ematen zioten tratuta zela-eta, beldur zela azaldu du biktimak.

EZ DAGO IRUZKINIK