AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/02/28 11:47

Burlatan (Nafarroa), udalbatzarraren bilkura batera sartu ziren atzo Gazte Asanbladako zenbait kide, udalari exijitzeko bere gain har dezala espazioak bizi duen ziurgabetasunaren erantzukizuna eta, irtenbide bat lortzeko bidean, "negoziatzeko borondate erreala" eduki dezala. Bitartean, udaletxe kanpoan elkarretaratu ziren hainbat gazte, Burlatak Gaztetxea behar du. Antolakuntzarako espazioak bermatu! lelopean.

Udal-gobernuaren jarrera salatu du Burlatako Gazte Asanbladak: "Hilabete eskas geratzen da Gaztetxearen eraisketarako eta oraindik ez dugu soluzio errealik". Izan ere, aurrera doa Nogalera 2025 proiektua, eta besteak beste Burlatako Gaztetxea botatzea ekarriko dute obrek. Asanbladak udal-gobernuarekin elkarrizketak izan dituen arren, oraindik ez dago benetako alternatibarik mahai gainean, eta gazteek hilabete honetan ohartarazi dute espazioa "atzerako kontaketan" dagoela jadanik.

Asanbladako kideek nabarmendu dutenez, Burlatan "badaude baliabideak Gaztetxearen proiektua aurrera eramateko", eta borondate kontua da horiei zein erabilera eman. "Udalaren borondate ezaren" aurka, asanbladako kideek "antolakuntzarako espazioak" eta, zehazki, Burlatako Gaztetxea defendatzera deitu dute. "Burlatak Gaztetxea behar du".

EZ DAGO IRUZKINIK