AKTUALITATEA / Errepresioa
Bost urteko zigorrarekin, gaur espetxeratu dute Mikel Barrios Mont-de-Marsango presondegian
Aurreko astean iragarri bezala, gaur sartu dute kartzelan Mikel Barrios nafarra. Duela bi urte irten zen espetxetik, eta geroztik, kontrol judizialpean egon da Itsasun.
2020eko ekainaren 29
Bost urteko zigorrarekin, gaur espetxeratu dute Mikel Barrios Mont-de-Marsango presondegian

Aurreko astean jakinarazi zutenez, Mikel Barrios iruindarrari bost urteko kartzela zigorra ezarri dio Auzitegi Korrekzionalak, eta horrekin batera, 10 urteko lurralde debekua. Defentsak helegitea aurkeztu bazuen ere, ebazpena jaso arte preso izango dute nafarra, Mont-de-Marsango espetxean.

Gaur eguerdirako jarri zuten Barrios agurtzeko hitzordua, eguerdiko 13:00etan.