Joan den larunbatean, furgoneta bat geratu eta bost pertsona migratzaile atxilotu zituen Urruñan (Lapurdi) Frantziako Poliziak. Herritar batek zeramatzan bere ibilgailuan bost etorkinak, eta bera ez zuten preso hartu. Dozenaka pertsona bertaratu ziren atxiloketa izan zen gunera, gertatutakoa salatzeko asmoz.
Poliziez gain, militarrak ere joan ziren Urruñara, eta "plaza hartu zuten", kazeta.eus atariak azpimarratu bezala. Hendaiako (Lapurdi) erretentzio zentrora eraman zituzten bost atxilotuak, une horretan bertan.
Joan den otsailaren 18an, Etorkizuna laguntza sareko kide bat atxilotu zuten Miarritzen (Lapurdi), hainbat etorkini muga zeharkatzen laguntzen ari zela. Gisa horretako atxiloketak biderkatzen ari direla salatu zuen sareak orduan.