AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/07/14 08:14

Uztailaren 6an hasi ziren sanferminak Iruñean (Nafarroa), eta gutxienez bederatzi sexu-erasoren berri eman zuten uztailaren 12ra bitartean, tartean, bortxaketa bat. Ostiral gauean bortxatu zuten emakume bat Iruñeko etxebizitza batean, baina oraingoz ez dute inor atxilotu erasoari lotuta. 

El País egunkariaren arabera, gainerako zazpi sexu-erasoak direla-eta, zortzi gizonezko atxilotu dituzte momentuz festak hasi zirenetik. Ukituak izan dira eraso gehienak.

Iruñerriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak aldarrikatu duenez, "ezinbestekoa da indarkeria matxista kasu guztiak desnormalizatzea eta haien aurka borrokatzea".

EZ DAGO IRUZKINIK