AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: AAEAM
2019/10/22 14:27

Iragan larunbatean, hilak 19, egin zuen agerraldia Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, Bilboko (Bizkaia) Arriaga aurrean. Hala, azaroaren 30ean Bizkaiko hiriburuko kaleetan egingo duten manifestazioaren berri eman zuten, eta bertaratzera dei egin zuten. 18:30ean hasiko da mobilizazioa, Bilboko Bihotz Sakratutik, eta Borroka zilegi delako, amnistia osoa izango du lelo. 

Agerraldian azaldu zuten "borrokarako grina" dela "belaunaldien arteko lotura", eta azaroko mobilizazioaren bitartez, balioan jarri nahi dute hori; "borrokaren zilegitasuna". Presoen izaera politikoan ere jarri zuten azpimarra; izan ere, "preso politiko" adierazlearen "erabilera okerra" egiten ari dela salatu zuten. Horregatik, preso politikoen lan politikoa mahaira atera nahi dute Bilboko manifestazioan, eta amnistia aldarrikatzeko parada ere izango da.

Irailaren 8an, aldarri bera eraman zuten Donostiako (Gipuzkoa) kaleetara. Hala, lelo bera izan zuen amnistiaren aldeko manifestazioak ehunka lagun atera zituen kalera. Abuztuan ere manifestazioa egin zuten Bilbon, aldarrikapen berdina ardatz.