AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/03/16 00:20

Aurreko ostegunean izan zen Indar Gorriren kontrako sarekada Nafarroan: 61 kide atxilotu zituzten. Sarekada salatzeko eta "errepresioari hortzak erakustera" deitzeko, Indar Gorriren aldeko mobilizazio bat izan zen atzo iluntzean Iruñean (Nafarroa). Nabarreriatik hasita, Alde Zaharrean barrena izan zen manifestazioa.

"Inolako agindu judizialik gabe, gure etxeetara eta lanpostuetara sartu eta atxilo eraman gintuzten", azaldu zuen Indar Gorrik, aurreko asteko polizia-operazioari buruz. Salatu zuten hainbatek "Poliziaren demokratizazioarekin amets egiten" duten bitartean, "errepresio politikoa jasaten jarraitzen" dutela beste batzuek.

Bestalde, Osasuna klubaren "erabateko isiltasuna" seinalatu zuten Indar Gorrikoek: "Gure harmaila-kideak Sadarretik [Osasunaren futbol-zelaitik] sistematikoki kanporatuak izaten ari diren bitartean, atxilotuak izaten ari garen bitartean, Osasunako zuzendaritzak Poliziarekin konplizitatea mantentzen du".

"Baina aurretik ere esan izan dugun bezala, ez gatoz negar egitera, gure jardunean berrestera baizik", aldarrikatu zuten: "Borroka antifaxistan berrestera gatoz; harmailetan aldarri politikoak zabaltzeko asmoan berrestera gatoz, eta autodefentsan zein borrokan berrestera gatoz". Gaineratu zuten: "Gure lagunei esan nahi diegu gutaz ez kezkatzeko, eta gure etsaiei, gutaz kezkatzen jarraitzeko".

EZ DAGO IRUZKINIK