AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / ConSalud.es
2025/03/06 11:09

Osakidetzaren Bizkaiko anbulantzietako langileak ez dira euren nominak "garaiz eta behar bezala" kobratzen ari: atzerapenak, akatsak... Lan Ikuskaritzan salatu dute hori behargin ugarik eta ELA eta UGT sindikatuek, aste honetan jakinarazi dutenez. 2024ko azaroan hartu zuen Bizkaiko anbulantzia-zerbitzua aldi baterako enpresa-elkarte batek: Bizkanb. Madrilgo Sanir Movilidad Sanitaria enpresak eta Ambulancias Baztan Bidasoa euskal enpresak sortu zuten marka berria.

Hiru hilabete eskas baino ez dira igaro Bizkanb martxan denetik, eta zorrak ditu jadanik plantillaren gehiengoarekin: ez ditu nominak ezarritako datetan ordaintzen, ez du atzerapenen ondoriozko ordainketarik egiten eta akatsak ohikoak dira. Eta hori, gainera, are larriagoa da kontuan hartuz gero konpainiak Eusko Jaurlaritzaren dirua baduela esku artean jada, administrazioak aurrez ordaintzen baitio teorian zerbitzua eman ahal izateko diru publikoa. Aurreko kontratak jasotzen zuen diru kantitatearen bikoitza jaso du Bizkanb-k, iturri sindikalen arabera.

"La Paurekin bezala gaude dagoeneko", ohartarazi dute langileek. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak aurreko urtearen bukaeran eten zuen anbulantzia-zerbitzuari buruzko kontratua Grup La Pau enpresarekin, hainbat "irregulartasun" zirela-eta; tartean, langileei soldata ez ordaintzea. Itxura denez, oraingoz, ez da halako urraketarik gertatu Arabako eta Gipuzkoako anbulantzietako langileekin.

EZ DAGO IRUZKINIK