AKTUALITATEA / Ekida
'Bizitza joan, bizitza ihes' abestia kaleratu du Ekidak, Maiatzaren Lehenaren harira
Bi egun baino ez dira geratzen maiatzaren 1erako, eta egun horretan kalera ateratzera deitzeko kantu bat sortu du Ekidak. Hemen duzue ikusgai bideoklipa.
2022eko apirilaren 29
'Bizitza joan, bizitza ihes' abestia kaleratu du Ekidak, Maiatzaren Lehenaren harira

Ate joka dugu aurtengo Langileon Nazioarteko Eguna; aurten, Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen lelopean deitu dute mobilizatzera Euskal Herriko Kontseilu Sozialistek. Horren harira, kalera irtetera deitzeko abesti bat sortu du Ekida arte ekimen sozialistak. Ez du etenik, beraz, Ekidaren arte ekoizpen propioak.

Bizitza joan, bizitza ihes du izena gaur plazaratu duen abestiak. Ez da berria, dena den: Jacques Marchaisen kantu baten bertsio bat da, eta Manifestua ikuskizunerako moldatu zuen Ekidak iaz. Oraingoan, baina, bideoklip batekin lagunduta eman du argitara.

Hona hemen Bizitza joan, bizitza ihes abestiaren bideoklipa: