AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Martuteneko kartzela, Donostian. Argazkia: Diario Vasco
2020/01/14 17:07

Preso bat eraila izan da Martuteneko kartzelan (Donostia, Gipuzkoa). Kartzelazain talde batek zabaldu zuenez, atzo goizean topatu zuten 41 urteko gizonaren gorpua, ziega batean. Beste daturik ez dute eman Espainiako Espetxe Erakundeek.

Heriotzaren zergatiak argitzeko ere denbora beharko dutela adierazi dute; espetxeko funtzionario talde batek "droga gaindosia" aipatu du.

"Opakutasuna"

Heriotzek ez dute etenik espetxeetan. Iaz, bost preso izan ziren erailak Zaballakoan (Araba); 22, 24, 30, 28 eta 50 urte zituzten. Besteak beste, halako kasuetan izaten den "informazio eza eta opakutasuna" gaitzetsi zituen Salhaketa elkarteak, espetxeak gaixotu eta hil egiten duela oroitaraztearekin batera. Zaballan hildako Xabier Gonzalezen senideek, esaterako, gobernuak zabaldutako datuak faltsuak zirela salatu zuten iaz, eta gorpua erraustu zutela autopsiaren emaitza osoa izan aurretik.

Espainiako Gobernuak argitaratutako behin-behineko datuen arabera, iaz erailak izan ziren bost presoetako hiru hil ziren drogen ondorioz, eta beste biek beren buruaz beste egin zuten.