AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Arabako Alea
2020/04/21 19:11

Iragan asteburuan bi pertsona atxilotu zituen Gasteizko Udaltzaingoak Arabako hiriburuan, "desobedientzia eta erresistentzia larria" leporatuta. 19 urteko gazte bat izan zen atxilotuetako bat: udaltzainen ibilgailu batzuei arrautzak jaurti zizkien leihotik, larunbatean. Adurtza auzoan bizi da.

Beregana jo zuten udaltzainek, eta identifikatzeko eskatu zioten. Gazteak, baina, uko egin zion identifikatzeari, eta modu bortitzean atzeman zuten. Arabako Alea-k jasotako irudietan ikusten denez, gutxienez hiru poliziak azpiratu eta eraman zuten. Argazkian ikus daiteke ubelduraz beteta duela bizkarra.

Egun horretan, gutxienez lau atxiloketa izan ziren EAEn. Bestalde, 456 zigor proposamen aurkeztu zituzten udaltzainen eta ertzainen artean.

EZ DAGO IRUZKINIK