AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/11/27 12:05

Nafarroako Auzitegiak absolbitu egin du neska bati sexu-abusuak egin zizkion gizonezko bat. Duela hiru urte izan zen erasoa, Iruñeko (Nafarroa) etxebizitza batean. Hamabi urte zituen neskak, eta haren ama etxean ez zegoen egun batean, eraso egin zion amaren bikotekideak. 38 urte zituen orduan gizonezkoak. Neskak salatu zuenez, 2018ko uztailean, honakoa esan zion erasotzaileak: "Nik ez diot esango zure amari edaten duzula, zuk gure sekretua kontatzen ez baduzu".

Bere garaian, ahozko saioan, bost urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu zuen fiskaltzak erasotzailearentzat. Akusazio partikularrak, ordea, zortzi urtera igo zuen eskaera eta defentsak, kontrara, absoluzioa exijitu zuen.

ABSOLUZIOA

Nafarroako Auzitegiko epaileek, dena den, ez dute frogatutzat jo 2017an sexu-eraso hori gertatu zenik ez eta, hurrengo urtean, gizonezkoak erasotua mehatxatu zuenik ere. Izan ere, neskaren deklarazioak kontraesanak nahiz zati "nahasi" eta "disonanteak" dituela diote eta, hala, ez dagoela zehaztazunik gertakarien kontaketan.

Gizonak, gainera, ukatu egiten du neska eraso zuenik, eta bien arteko harremana "bikaina" zela dio. Ama-alaben artean "tentsioa" egoten zela eta neskak "gauzak asmatzeko" joera zuela argudiatu du erasotzaileak.