Mobilizazoak bihar Iruñean, bi familia etxetik botatzea galarazteko

Hipotekak Kaltetutakoen Berriozarko Plataformak salatu du CaixaBankek etxetik bota nahi dituela herriko bi familia. Kaleratze horiek geldiarazteko borrokan, bi kontzentrazio egingo dituzte bihar Iruñean, bankuaren eta Nafarroako Gobernuaren egoitzen aurrean.
Argazki Nagusia
Argazkia: EITB
2019ko ekainaren 3a

CaixaBankek bi langile familia etxebizitzarik gabe utzi nahi dituela salatu du Hipotekak Kaltetutakoen Berriozarko (Nafarroa) Plataformak: “Guk argi dugu ez dugula kaleratzea onartuko. Mikelen eta Aurelioaren familientzat alokairu soziala eskatzen dugu”.

Iruñeko Karlos III. Etorbidean egingo dituzte mobilizazioak: 13:30ean, CaixaBanken bulegoen aurrean, eta 19:00etan, Nafarroako Gobernuaren aurrean.

Auzitegietako datuen arabera, joan den urtean, alokairua ezin ordaintzeagatik 255 kaleratze gauzatu zituzten Nafarroan. Hego Euskal Herrian, denera, 1.446 kalertze egon ziren.

Alokairuen prezioen igoera orokorra izan da azken urteetan. Iruñean, adibidez, %26ko igoera izan zen 2016tik 2017ra, Diario de Navarra-ren arabera. Gaur ELAk salatu duenez, batez besteko prezioa %10 igo iaztik hona EAEn -2013tik, %26,9-, eta 1.047,7 eurokoa da orain.