AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/05/11 18:26

Aurreko asteburuan lau gizonezko atxilotu zituzten Gasteizen (Araba) indarkeria matxistari lotuta: haien bikotekideei eraso egin zieten hiruk, eta emakume batenganako urruntze-agindua urratu zuen beste batek.

Ostiralean izan zen lehen atxiloketa Ariznabarra auzoko etxebizitza batean. Bikote baten eztabaidaren ostean, emakumeari eraso zion gizonezkoak. Udaltzaingoa bertaratu zen eta erasoaren markak ikusi zizkioten emakumezkoari.

Bigarren erasoa, berriz, Voluntaria Entrega kalean iragan zen, gizonezko batek bere bikotekide ohia hitzez zein fisikoki erasotzean. Atxilo eraman zuten erasotzailea udaltzainek, eta igandean geratu zen epailearen esku.

34 urteko gizon bat ere atxilotu zuten igandean, Arriaga-Lakua auzoko etxebizitza batean, bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Egun berdinean, 28 urteko beste gizonezko bat atxiki zuten Sansomendi auzoan, emakume batengana hurbiltzeko ezarri zioten legezko debekua hausteagatik. Emakumeak eskatu zuen laguntza, erasotzailea etxeko atarian entzun zuenean.

EZ DAGO IRUZKINIK