Asteazkenean, hilak 13, Gasteizko (Araba) Ehari-Gobeu auzoan emaztea eta alaba jipoitu zituen gizonezko batek. Erasotzailearen semea gertatutakoaren lekuko izan zen, eta eguerdiko 14:00ak inguruan deitu zion Gasteizko Udaltzaingoari.
Emakumeak kolpe handi bat zuen aurpegian udaltzainak etxebizitzara bertaratu zirenean, eta eraikinaren eskaileretan aurkitu zuten 59 urteko erasotzailea. Atxilo eraman zuten.