Gizon batek emakume bat bortxatu du Lizarran

Lizarran (Nafarroa), 23 urteko emakume bat bortxatu du 29 urteko gizonezko batek.
Argazki Nagusia
2020ko ekainaren 26a

Erasotzailea salatu zuen 23 urteko emakumeak, eta urruntze-neurria eta komunikazio-debekua eskatu ditu.

Foruzaingoak publikatu duen dokumentu baten arabera, emakumeari hitzez jazartzen hasi zen 29 urteko gizona. Ukituak egin zizkion ondoren, eta bortxatu egin zuen gero.

Erasotzailea atxilotu dute foruzainek, eta epailearen esku utzi dute.