AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gardelegi (Araba).
2021/06/10 15:23

Herenegun, ekainaren 9an, gizonezko batek bikotekideari eraso zion Gardelegi (Araba) inguruan, biak auto batean zihoazenean. Kotxea bat-batean aldaroka hasi eta gelditu egin zen azkenean; izan ere, emakumea gidatzen ari zela, hura astitzen eta kolpatzen hasi zen gizona.

Hainbat lekukok jakinarazi zieten gertatutakoa udaltzainei, eta erasotzailea atxilotu zuten. Emakumeak jakinarazi zuen, gainera, ez zela eraso puntual bat izan.

EZ DAGO IRUZKINIK