AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Josu Urrutikoetxea preso politikoa.
2019/09/12 16:16

Josu Urrutikoetxeak preso jarraituko du Parisko La Santé espetxean, Frantziako Estatuko epaitegiek bere aurkako bi euroaginduak eta bi estraditazio eskaerak bideratu bitartean. Preso politikoaren abokatuek mahaira atera zituzten bere aurkako prozeduran izan diren akatsak zein bere osasun egoera larria, baina Parisko Dei Auzitegiko estradizioen instrukzio ganberak ez du onartu prozedura baliogabetzea eta Urrutikoetxea baldintzapean aske uztea.

Duela gutxi egin diote ebakuntza presoari, prostatan. Medikuarengana bidean zela atzeman eta espetxeratu zuten duela hiru hilabete, ekainaren 19an, ministerio publikoak aginduta. Ordu batzuk lehenago utzi zuen aske Parisko Dei Auzitegiak, kontrol judizialpean.