AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Josu Urrutikoetxea. Argazkia: Republica.com
2019/06/19 15:07

Parisko Dei Auzitegiak gaur eguerdian utzi du aske Josu Urrutikoetxea euskal preso politikoa, kontrol judizialpean, abokatuak egindako eskaera onartuta. Hain zuzen, azken horrek Urrutikoetxea Louis Joinet juristaren etxean zaintzapean egotea eskatu du, eta berme hori eman du Frantziako jurista ezagunak. Dei auzitegiak eskaera kontuan hartu eta Urrutikoetxea aske uztea erabaki du. Dena den, Frantziako prozeduretan libre geratu ostean, Espainiako Estatuak eskatutako euroagindu bat notifikatu diote presoari. Hala, berriz atxilotu dute.

Urrutikoetxea aske uzteko erabakia iragartzearekin batera, ezarritako baldintzak ere jakinarazi ditu lehen Dei Auzitegiak.; hala nola, ekainaren 28ra bitartean, Urrutikoetxeak ezingo zuela Frantziako Estatutik irten. Are gehiago, astean behin komisaldegira joan beharko zuela azaldu dute, sinatzera. Hilaren 28an berriro epaituko dute Parisen, Auzitegi Korrekzionalean.

Urrutikoetxea maiatzean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Alpeetan; 2010. eta 2017. urteetan auzi-iheslari gisa epaitu zuten, eta 7 eta 8 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Zigor horiek direla-eta atxilotu zuten maiatzean, mediku azterketa egitera zihoala. Atxilotu ondoren artatu zuten ospitalean.