AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/03/31 17:52

Gasteizko (Araba) Manuel Iradier kaleko etxebizitza batean gertatu zen erasoa, atzo: emakumezko bati mehatxu eta eraso egin zion 40 urteko bikotekideak. Erasotua bera izan zen gertakariak salatzera komisaldegira joan zena.

Eraso gehiago azken egunetan

Aurreko asteburuan, gutxienez bi eraso matxista salatu zituzten Euskal Herrian, Galdakaon (Bizkaia) bata, eta Gasteizen (Araba) bestea. Eragile eta norbanako askok salatu dutenez, egungo isolamendu egoerak areagotu egiten du zenbait emakumek erasoak jasateko dagoen arriskua. Tartean, Itaia Emakume Sozialisten Sareak, hala zioen martxoaren 21ean argitaratutako adierazpenean: "Egungo konfinamendu egoeran, eta horrek sortzen duen isolamendu egoeraren aurrean, eguneroko tratu txarren kasuan tentsioak sortzeko eta indarkeria gogortzeko aukera asko irekitzen dira".

EITB-k martxoaren 22an argitaratu zuenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hazi egin ziren salatutako indarkeria matxista kasuak, alarma egoera indarrean sartu eta astebetera.