Joan den larunbatean, apirilaren 10ean, 45 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizko (Araba) Salburua auzoan, bikotekideari eraso egitea leporatuta. Emakumeak larrialdi-zerbitzuetara deitu zuen telefonoz, laguntza eske. Eztabaida baten ostean eraso zuen gizonezkoak, eta zauriak egin zizkion, besteak beste, belaunetan.