AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/02/12 15:53

Sestaoko (Bizkaia) etxebizitza batean aurkitu dute 56 urteko emakumearen hilotza, indarkeria zantzuekin. Dirudienez, haren 57 urteko senarrak erail du, eta bere buruaz beste egin du gero. Goizean topatu dute gizonezkoaren gorpua ere, Ibaizabalgo uretan.

Naiz-en arabera, bikotearen bizilagunek diote gizonak aizkora batekin hil duela emaztea. Biak bakarrik bizi ziren.

Honakoa ere erailketa matxista bat izan dela baieztatuko balitz, aurtengo bigarren kasua izango litzateke. Urtarrilaren 4an aurkitu zuten hilik Aintzane Pujana, Aizarnazabalen (Gipuzkoa). Gerora jakinarazi zutenez, sexu-esplotazioko arrazoiak zirela-eta erail zuen bikote batek.

Abendu amaieran Arrasateko (Gipuzkoa) emakume bat hil zuen haren bikotekideak, Kanaria Handian. 2020an gutxienez lau emakume erail zituzten indarkeria matxista tarteko.