Larunbatean, azaroak 16, emakume batengana gerturatu zen haren bikotekide ohia, lanera zihoala. Iruñean (Nafarroa) izan zen. Hala, mehatxuen bitartez, auto batera sartzera behartu zuen 30 urteko gizonezkoak.
Horren ostean, bi egunez ibili zen inguruko errepideetan, noraezean, eta auto barruan bahituta izan du emakumea. Poliziak bahiketaren berri izan zuen gero, eta azkenean, Castellonen atxilotu zuen erasotzailea. Legez kanpoko atxikipena, sexu erasoa eta lesioak egotzi dizkiote.