AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Hitzez Hitz
2020/02/18 15:39

Gaur, otsailak 18, estraditatu dute David Pla preso politikoa. Frantziako Poliziak goizean utzi du Espainiako Poliziaren esku, iruindarraren aurkako euroagindua gauzatuz. Berria-ren arabera, Donostiako (Gipuzkoa) komisaldegira mugitu dute lehenengo, hurrengo orduetan Madrilgo Soto del Real presondegian espetxeratzeko. Bihar eramango dute Espainiako Auzitegi Nazionalera, epailearen aurrean deklaratu dezan.

(h)Alboka modura ezaguna den auziaren barruan auzipetu dute Pla; hain zuzen, ETA erakundearen eta EPPKren artean lotura egitea egozten dio Auzitegi Nazionalak, baita EPPK "kontrolatzea" ere. Frantziako Dei Auzitegiak azaroan onartu zuen haren aurkako euroagindua, eta duela bost egun atxilotu zuten Hendaian (Lapurdi).

Espainiako Auzitegi Nazionalak 2011. urtean igorri zuen Plaren aurkako euroagindua, 2008. urteko maiatzaren 17an ETAko kide batekin Mimizanen (Frantzuako Estatua) biltzea leporatuta. Dena den, Berria-k azaldu duenez, Parisek egiaztatu du egun hartan Fresnesko kartzelan zegoela iruindarra, bisita batean.