AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/02/13 11:20

Frantziako Poliziak gaur, otsailak 13, atxilotu du David Pla preso politiko ohia Hendaian (Lapurdi), komisaldegira sinatzera zihoala. Dei Auzitegiak azaroan onartu zuen Plaren aurkako euroagindua; hala, hura atxilotu, Baionara (Lapurdi) mugitu eta Espainiako Estatura eramango du Frantziako Poliziak.

Pla preso ohi nafarra Hendaian bizi da egun, eta astelehenero eta ostegunero joan behar izan du Frantziako Poliziaren komisaldegira sinatzera. Gaurkoan, ordea, hamarnaka polizia zituen zain, bera atxilo eramateko aginduarekin. Estraditatu asmoz eraman dute Baionara, Espainiako instituzioen esku uzteko beharrezkoak diren izapide guztiak egin bitartean.

Gertakariak salatzeko, elkarretaratzea deitu dute gaurko, osteguna, 19:00etan Hendaian.