Bi hilabetean gutxienez birritan aritu da Euskal Herrian Desokupa enpresa faxista. Apirilaren 15ean etxegabetu zituen hainbat pertsona AbadiƱon (Bizkaia) eta, gaurkoan, Bilbon (Bizkaia) esku hartu du: Basurtu auzoko hainbat bizilagunek azaldu dutenez, Desokupako kideek lokal bat hustu dute Bilboko Udaltzaingoaren laguntzarekin.
Enpresa parapolizialeko kide batek duela egun gutxi iragarri zuen gaurko desalojoa, Desokupa TV-ren bidez.
Mobilizazioa 20:00etan
Basurtuko Gazte Asanbladak mobilizatzera deitu du gaurko. Elkarretaratzea egingo dute 20:00etan, Aita Donostia plazan. Faxistak kanpora lelopean argitaratu dute deialdia.