Beste eraso matxista bat ikertzen ari dira Gasteizen emakume batek jarri duen salaketa dela eta

Asteburuan jazo zen gertakaria. Emakumezkoak salatu du erasotzaileak mozkortu egin zuela sexu harremanak izateko berarekin. Adin txikikoa da erasotua eta ikertzen ari dira gertatu zena.
Argazki Nagusia
Eraso matxisten aurkako elkarretaratzea Ama Zuriaren plazan. (Argazkia: Gasteizko Udala)
2019ko maiatzaren 8a

Segurtasun departamentuko iturriek aditzera eman dutenez, gazte batek adin txikiko emakume bat erasotu zuen mozkortuz berarekin sexu harremanak izateko. Salaketa jarri du adin txikikoak, eta orain ikertzen ari dira gertatutakoa.

Dirudienez, erasoa Gasteizko Alde Zaharreko tabernaren baten komunetan eman zen. Horren aurrean, erasotzailea aurkitu nahian dabiltza atxilo hartzeko. Duela hiru aste beste gizonezko bat atxilotu zuten sexu erasoak egitea egotzita, kasu horretan ere, erasotutako emakumea kontzientziarik gabe aurkitu zuten alkohol gehiegi hartu zuelako.