AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: aiaraldea.eus
2019/10/09 10:36

Bi egunetan gutxienez bi langile zauritu eragin ditu soldatapeko lanak Euskal Herrian. Ez dira nolanahiko istripuak izan, gainera. Batetik, Lasarten (Gipuzkoa) eraikuntza lanetanari zen 20 urteko behargin bat hirugarren pisutik erori zen herenegun. Arratsaldean izan zen, eta Donostiako ospitalera eraman behar izan zuten, artatua izan zedin.

Atzo, berriz, Urduñan (Bizkaia) izan zen bigarren zauritu bat, Aiaraldea-k jakinarazi duenez. Orga jasotzaile bat gidatzen ari zela, kamioi bateko paleak erori zitzaizkion gainera langile bati, eta helikopteroan mugitu behar izan zuten Gurutzetako ospitalera.

Gutxienez bi langile erailak Aiaraldean

Atzo, beraz, behargin zauritu bat izan zen Aiaraldean, eta azken hilabeteetan gutxienez bi langile erail dituzte eskualde berean. Irailean bihotzekoak eman zion Amurrioko (Araba) Tubacex enpresan soldatapean lanean ari zen langile bati, bero-kolpe baten ondorioz. Uztailean, aldiz, beste behargin bat hil zuten enpresa berdinaren Laudioko (Araba) lantokian; pieza bat erori zitzaion gainera.