AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: madridhoy.es
2020/12/28 22:19

Joan den urriaren 12an, Hispanitatearen Eguna, protesta-ekintza bat izan zen Iruñean (Nafarroa): Felipe VI.a Espainiako erregearen eta Kristobal Kolonen figura erraldoiak bota zituzten lurrera hainbat pertsonak. Horrekin lotuta, polizia etxean deklaratu behar izan zuten hamasei pertsonak urriaren amaieran, eta orain, Espainiako Auzitegi Nazionalean egin beharko dituzte adierazpenak horietako hamabik, ikertu gisa.

Bideokonferentziaz deklaratuko dute urtarrilaren 12an, 13an eta 14an. Hain zuzen, "Koroaren aurkako delituak" leporatzen dizkiete oraingoz.