Arran antolakundeko militante bat atxilotu dute Mosso-ek gaur goizean

Arran gazte antolakundeak euren militante baten atxiloketa salatu du.
Argazki Nagusia
Iturria: @Arran_jovent
2019ko irailaren 26a

Gaur, osteguna, Arran Jovent eta Sindicat d’Estudiants dels Països Catalans-eko (SEPC)  adin txikiko militante bat atxilotu dute Mossoek Sant Andreu del Palomaren (Bartzelona). Gazte antolakundeak sareetan adierazi duenez, atxiloketa goizeko 07:30ean izan da militantearen etxebizitzan.