AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Barakaldo Digital
2020/11/09 10:36

Ekainaren 15ean atera zen argitara Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren aurreneko agindua. Ordutik, eta azaroaren 5ean zenbatutako datuen arabera, 20.797 isun jarri dituzte Ertzaintzak eta tokian tokiko udaltzainek, "osasun-arauak urratzea" leporatuta. 11.742 zigor izan dira Bizkaian, 5.520 Gipuzkoan eta 3.535 Araban.

"Maskara ez janzteagatik edo behar bezala ez erabiltzeagatik" jarri dituzte isun guztietatik 14.207. Gainera, "garraio publikoan edo pribatuan maskara ez janzteagatik" ezarri dituzte 669 isun gehiago. "Lehendakariaren dekretuan ordutegietan eta lurraldean ezarritako murrizketak ez betetzeagatik" 626 zigor igorri dituzte polizia-indarrek, eta "kalean alkohola kontsumitzeagatik", 2.752.