AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/02/09 14:09

Urtarrilaren 24tik 25era bitartean Bilbon (Bizkaia) izandako eraso matxista baten berri eman dute. Adin txikiko neska bat, Atxuri auzoan zaborra botatzera zihoala, bahitu egin zuen gizonezko batek. Zorrozaurreko pabiloi batera eraman zuen eta atxikirik izan zuen bertan, 24 ordu inguruz. Emakumeak etxera itzultzea lortu zuenean, azaldu zuen pabiloi batean eduki zutela gatibu eta sexualki eraso ziotela bertan. 16 urte besterik ez ditu emakumeak, eta adimen urritasuna du.

Halako erasoen aurka "erantzun irmoak eta kolektiboak antolatzea" ezinbestekoa dela azpimarratuta, mobilizatzera deitu du Bilboko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Elkarretaratze bat antolatu du Atxurin bertan, Enkarnazio Plazan hain zuzen ere; bihar izango da, arratsaldeko 17:00etan hasita.

EZ DAGO IRUZKINIK