AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/06/02 10:03

Pertsona migratzaileak legez kontra esplotatzen zituen enpresa bat atzeman dute Bilbon (Bizkaia), aurreko astean argitara eman zutenez. Ametzola auzoan dago lantokia, eta gutxienez sei langile izan dituzte esklabotza baldintzetan: asteko egun guztietan lan egitera behartu dituzte, jaiegunik gabe, eta bederatzi orduko lanaldi luzeekin. Hilean, gainera, 200 euroko soldatak baino ez zizkieten ordaintzen.

Wisaltex da enpresaren izena, eta duela gutxi markatu eta seinalatu dute: Wisaltexek esklabo bihurtzen du. Basakeria kapitalistaren aurka, antolakuntza komunista mezua irakur daiteke lantokiaren kanpoaldeko horma batean.

EZ DAGO IRUZKINIK