Bilboko Basurtu auzoan lokal bat hustu du Desokupak, udaltzainen laguntzarekin

Bi hilabetean gutxienez birritan aritu da Euskal Herrian Desokupa enpresa faxista. Apirilaren 15ean etxegabetu zituen hainbat pertsona Abadiñon (Bizkaia) eta, gaurkoan, Bilbon (Bizkaia) esku hartu du: Basurtu auzoko hainbat bizilagunek azaldu dutenez, Desokupako kideek lokal bat hustu dute Bilboko Udaltzaingoaren laguntzarekin.

Enpresa parapolizialeko kide batek duela egun gutxi iragarri zuen gaurko desalojoa, Desokupa TV-ren bidez.

Mobilizazioa 20:00etan

Basurtuko Gazte Asanbladak mobilizatzera deitu du gaurko. Elkarretaratzea egingo dute 20:00etan, Aita Donostia plazan. Faxistak kanpora lelopean argitaratu dute deialdia.