Berriki eman dute Bilbon (Bizkaia) urtarrilaren bukaeran izandako eraso matxista izugarri baten berri. Gizonezko batek adin txikiko neska bat bahitu zuen Atxuri auzoan, eta Zorrozaurreko pabiloi batean izan zuen 24 orduz. Bertan, sexualki egin zion eraso. 16 urte besterik ez ditu erasotua izan zen emakumeak, eta adimen urritasuna du.
Gertatutakoa salatzeko, mobilizazio bat antolatu zuen Bilboko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak: gaur arratsaldean egin dute protesta bat Atxurin bertan, Enkarnazio Plazan, Indarkeria matxistari aurre egin. Matxismoaren aurka borrokatu lelopean.
"Indarkeria matxistaren aurrean, ezinbestekoa da kaleak hartzea eta erantzun irmoak antolatzea, erasotzaileen inpunitatea borrokatuz eta erasoen aurkako borroka guztion ardura dela adieraziz", aldarrikatu dute gaurkoan Itaiako kideek. Ezinbestekotzat jo dute matxismoaren kontrako borrokan emakume langileek "lehen lerroa hartzea" eta beren arteko "antolakuntza garatzea".