AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/10/05 11:11

Bart 43 urteko gizonezko bat atxilotu dute Iruñean (Nafarroa), bere bikotekide ohiari eta emakumearen amari eraso egiteagatik. Errotxapean izan da erasoa, etxebizitza batean (erasotzailearen amaginarreba ohiaren etxeko atarian, hain zuzen ere), 21:30ak aldera. Gizonak labana batekin egin dio eraso neska lagun ohiari, amarekin zegoela, eta ama bera ere zauritu du.

Bikotekide ohia eskuetan, besoetan eta buruan sastakatu du erasotzaileak, eta amaginarreba ohiari hanka batean egin dizkio zauriak. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte 36 eta 58 urteko bi emakumeak, eta dirudienez, ospitaleratuta jarraitzen du gizonezkoaren neska lagun ohiak. Dena den, zorionez, badirudi arriskutik kanpo dagoela jada.

Bi emakumeei eraso egin ostean, ataritik ihes egin zuen atzo erasotzaileak. Gauerdian atzeman dute, eta atxilo eraman dute. Antza, bihar igaroko da epailearen aurretik.

EZ DAGO IRUZKINIK