AKTUALITATEA / Palestina
Bihar, Palestinaren alde mobilizatzera deitu du IAk Ibaetan
Lehendakaria bertaratuko da ikasturteari hasiera emateko ekitaldira, eta, palestinar erresistentziaren defentsan, mobilizazio bat antolatu du IAk.
2025eko irailaren 9
Bihar, Palestinaren alde mobilizatzera deitu du IAk Ibaetan

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) bihar egingo du ikasturteari hasiera emateko ekitaldia, Ibaetako (Donostia, Gipuzkoa) campusean. Horren harira, Palestinaren aldeko mobilizazio bat prestatu du Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak, "Israelgo Estatu terroristarekin Eusko Jaurlaritzak eta EHUk duten konplizitatea salatzeko eta palestinar erresistentziari elkartasuna adierazteko".

Goizeko 11:00etan izango da mobilizazioa, Aulariopean. Palestinar erresistentzia aurrera! Eusko Jaurlaritza eta EHU genozidioaren konplize! lelopean egin du deialdia IAk.