AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/06/23 08:54

Gaur, ekainaren 23an, Ertzaintza goizeko 07:00ak alderako bertaratu da Lekeitiora (Bizkaia) bi pertsonaren etxebizitzak miatzeko. Haren etxea hiru ordu baino gehiagoz miatu ostean, 10:30ak aldera, atxilo eraman dute bi gazteetako bat. Ia ordubetera, 11:15ak aldera, beste kidea ere atxilotu dute. Dirudienez, Deustuko (Bilbo, Bizkaia) polizia-etxera eraman dituzte biak, eta ez dituzte inkomunikatuta.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 5. epaitegiko idazkari judizial batek baimendu du polizia-operazioa. Hain zuzen, bi gazteen etxebizitzak, ibilgailuak, sakelakoak, ordenagailuak eta bestelakoak arakatzeko baimena eman die polizia-agenteei. 24 orduko epea zeukaten miaketa egiteko; dena den, 12:00ak baino lehen irten dira bi etxeetatik, eta alde egin dute.

Dirudienez, bideokonferentzia bidez deklaratuko dute bi atxilotuek. Hainbat hedabideren arabera, iazko maiatzean ekintza batean parte hartzea leporatuta auzipetu dituzte.

Arratsalderako protestara deitu dute Lekeition; elkarretaratzea egingo dute Eskolapean, 19:30ean hasita.

EZ DAGO IRUZKINIK