Datozen udal hauteskundeetako kanpaina-gastuei aurre egiteko, 271 euro emango dizkiete alderdi politikoei zinegotzi bakoitzeko, eta 0,53 euro boto bakoitzeko. Udalerrietan ordezkaritza duten alderdiek irizpide horien arabera jasoko dituzte diru publikoko partida milioidunak. 2019ko parte-hartzearen datuei erreparatuta, 2.045.327 euro bideratu ziren alderdi politikoen propaganda zein bestelako gastuak finantzatzeko Hego Euskal Herrian. Beraz, zenbat eta parte-hartze altuagoa, orduan eta gehiago beteko dira politikari profesionalen aurrekontu zein poltsikoak.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lau alderdi nagusiei begiratuta, honela banatu ziren azken udal hauteskundeetarako kanpainak finantzatzeko funtsak: 502.931,86 euro EAJrentzat, 400.153,34 euro EH Bildurentzat, 157.977,17 euro PSE-EErentzat eta beste 66.309,22 Podemosentzat. Nafarroan, berriz, 353.634,8 euro jaso zituen Navarra Sumak, beste 129.254,45 euro EH Bilduk, 93.999,6 euro PSN-PSOEk eta 23.430,81 euro Geroa Baik.
2022an Nafarroako legebiltzarreko alderdi politikoen jarduna finantzatzeko, 2.836.596 euro bideratu ziren orotara. [...] EAEko legebiltzarreko alderdiak finantzatzeko urteko aurrekontua 4,5 milioi eurokoa da
Horri bestelako diru-laguntzak gehitu behar zaizkio, alderdi horiek Hego Euskal Herriko bi parlamentuetan duten ordezkaritzari esker jasotzen dituztenak: legegintzaldi honetan 7.000.000 eurokoak izaten ari dira urtean. Adibidez, 2022an Nafarroako legebiltzarreko alderdi politikoen jarduna finantzatzeko, 2.836.596 euro bideratu ziren orotara: 934.716,00 euro Navarra Sumarentzat, 599.508,00 euro PSNrentzat, 485.304,00 euro Geroa Bairentzat, 422.160,00 euro EH Bildurentzat, 213.240,00 euro Elkarrekin Podemosentzat eta 181.668,00 euro Grupo Mixto Ezkerrarentzat, hurrenez hurren. EAEko legebiltzarreko alderdiak finantzatzeko urteko aurrekontua 4,5 milioi eurokoa da, ondoko ordenean banatuta: 1.838.415,76 euro EAJrentzat, 1.288.756,87 euro EH Bildurentzat, 625.484,27 euro PSErentzat, 371.005,54 euro Elkarrekin Ahal Dugurentzat, 331.258,58 euro PP+Cs-entzat eta beste 81.078,98 euro Voxentzat.
Kanpainaz nazkatuta
2.045.327 eurok hauteskunde-propaganda asko egiteko aukera ematen dute. Horrenbeste, milaka euskal herritar hauteskunde propaganda postontzian jasoteaz kokoteraino daudela. 56.860 lagunek alderdi politikoen boto-paperak zein gutunazalak jasotzeari uko egiteko izapidea bete dute dagoeneko Hego Euskal Herriko lau lurralde historikoetan.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gutxienez hogei aldiz handitu da propaganda elektoralari uko egin dioten pertsona kopurua, eta Nafarroan, berriz, hamabi bider
Kopurua modu oso nabarmenean handitu da 2019. eta 2023. urteen artean; Gipuzkoan gehien, %2.448ko hazkundearekin. Araban %2.098 hazi da, Bizkaian %2.031 eta Nafarroan %1.246. Horrenbestez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gutxienez hogei aldiz handitu da propaganda elektoralari uko egin dioten pertsona kopurua, eta Nafarroan, berriz, hamabi bider.