Lan-istripu larri bat izan zen atzo Lantziegoko (Araba) upategi batean: 60 eta 61 urteko bi langile hil ziren, eta 31 urteko beste bat zauritu zen. Eguerdian, bere upategiko ardo edukiontzi batera jausi zen behargin nagusietako bat, eta eskaileratik jaitsi zen bestea, hari laguntzen saiatzeko. Biek galdu zuten bizia, fermentazio-fasean dagoenean mahatsak jariatzen duen anhidrido karbonikoa arnastuta.
Hirugarren langilea, gazteena, konorterik gabe zaurituta geratu zen, eta Logroñoko ospitale batera eraman zuten larrialdi-zerbitzuetako langileek.
Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, 41 beharginek galdu dute bizia euren lanpostuetan, lanera bidean edo lanetik bueltan.