AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/11/25 08:48

Prebentziozko kartzelaldian gatibu mantenduko dute Pablo Gonzalez Polonian, Przemysl eskualdeko auzitegi batek atzo ebatzi zuen bezala. Beste hiru hilabetez luzatu diote behin-behineko atxiloaldia kazetariari, "isilpeko" arrazoiak direla-eta; aldeei soilik azalduko diete zergatik erabaki duen hori auzitegiak.

Otsail bukaeran atxilotu zuten Gonzalez Polonian, Ukrainako mugatik hurbil, kazetaritza lanak egiten ari zela. Hiru aldiz luzatu diote prebentziozko espetxealdia; maiatzean, abuztuan eta orain, azaroan. Atzera bota dituzte, gainera, defentsak jarritako helegiteak.

Gainera, inkomunikatuta daukate kazetaria. Berriki izan du bere gertuko baten aurreneko bisita, eta beraz, 267 egunez egon da bere hurbilekoekin inolako kontakturik izan gabe. Konfiantzazko abokatuarekin harremanetan egoten ere ez diote utzi.

Errusiaren alde espioi modura aritzea leporatzen diote, eta hamar urterainoko zigor bat jar diezaiokete. Oraindik ez dute zehaztu noiz epaituko duten.

EZ DAGO IRUZKINIK