Bederatzi erasoren berri eman dute Iruñean (Nafarroa) sanferminetako lehen egunetan. Salaketek, gainera, ez dute etenik: atzo, uztailaren 9an, beste hiru eraso salatu zituzten bi emakumek.
Goizeko 05:00etan izan zen erasoetako bat, Estafeta kalean. 27 urteko bi gizonek ukituak egin zizkioten 17 urteko neska bati. Erasotzaileak identifikatu ondoren, atxilotu egin zituzten.
Beste erasoa gauerdian jazo zen, Comedias kalean. 47 urteko gizon batek emakume bat lepotik heldu zuen, eta musu ematera behartu. Bi aldiz gertatu zen berdina, eta emakumeak erasoa salatu ostean atxilotu zuten gizona, Gaztelu Plazan.
Bestalde, emakume bat kolpatu zuen kaletik berekin zihoan gizonezko batek. Berekiko urruntze-agindu bat dauka indarrean, eta atxilo eraman zuten erasotzaile hori ere.
Lesakan (Nafarroa), gainera, laugarren eraso baten berri eman dute: emakume bati kolpeak eman zizkion kalean gizon batek.