AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @KBorrokan
2020/01/10 12:27

Ez du etenik Bizkaiko udal kiroldegietako eta klub pribatuetako langileen borrokak, sektoreko lan baldintzak hobetzea eta "hitzarmen duina" lortzea helburu. Mobilizazio eta greba ugari egin dituzte 2019. urteko maiatzetik hona, eta orain, deialdi berri bat dute mahai gainean beharginek: ordezkaritza sindikalak beste hamar greba egunera dei egin du. Hain zuzen, urtarrilaren 20tik 26ra eta otsailaren 4tik 6ra izango dira lanuzteak.

Langileek azaldu izan duten modura, asko dira kontraturik gabe eta lanaldi partzialetan jarduten dutenak. Hala, haien lan baldintzek eta hitzarmenak ez dutela bat egiten salatu izan dute.

Bizkaian 2.000 behargin dira sektorean. Guedan, EmteSport eta Sport Studio enpresentzat egiten dute lan soldatapean. Udal kiroldegien kasuan, udalen jabetzakoak dira zentroak, eta normalean, eskaintza merkeena egiten duten enpresak azpikontratatzen dituzte lanaz arduratzeko.

Azken hilabeteetako mobilizazio eta lanuzte deialdietan, jarraipena bereziki altua izan da igerilekuetako langileen artean; %75 inguruk egin dute bat orain arte.

GEDAR LANGILE KAZETAk bi behargini egindako elkarrizketa irakurtzeko, egin klik hemen