AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Arrats
2025/04/12 09:28

Beste gradu erregresio bat ezarri diote Euskal Herriko preso politiko bati. Oraingoan, Josu Narbaez jarri du jopuntuan Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak: Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelak proposatuta, Eusko Jaurlaritzak apirilaren 4an sartu zuen hirugarren graduan preso iruindarra, baina horren aurkako helegite bat aurkeztu zuen aipatutako fiskaltzak apirilaren 10ean. Hala, zaintza-epailearen aginduz, ostegunean bertan itzularazi zuten bigarren gradura, eta, horrekin batera, Martuteneko espetxera. 30 urteko kartzela-zigor bat betetzen ari da Narbaez, eta erdia baino gehiago egin du jada. 

Duela hilabete eskas, martxoaren hasieran, Xabier Zabalo preso politikoari ere gradu erregresioa ezarri zioten, Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak eskatuta. Hala, Zaballan (Araba) kartzelaratu zuten berriz, bigarren gradura itzularazita. Espainiako Auzitegi Gorenak 2022an agindu zuen, halako kasuetan, presoak behin-behinean espetxera bueltaraztea. Gero, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralaren esku geratzen da behin betiko erabakia.

Kasu ugaritan aplikatu diete gradu erregresioa Euskal Herriko preso politikoei, Auzitegi Nazionaleko fiskaltzaren helegiteak medio. Hala ere, ia urtebete zen halakorik gertatzen ez zela, joan den martxoan fiskaltzak Zabalo seinalatu zuen arte. Horren aurretik, 2024ko martxoan izan ziren azken kasuak: Joseba Borde eta Juan Karlos Subijana preso politikoak itzularazi zituzten espetxera orduan.

EZ DAGO IRUZKINIK