AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Diario de Navarra
2023/07/19 10:00

56 urteko garraiolari batek galdu zuen bizia atzo eguerdian, lan-istripuz. N-121 errepidetik zihoala, Murillo el Cuenden (Erribera, Nafarroa) izan zuen istripua langileak: bidetik irten zen gidatzen ari zen kamioia, erreia gurutzatu zuen, eta irauli egin zen. Kamioiko kabinan harrapatuta geratu zen gidaria, eta, askatu zutenerako, hilda zegoen.

Azken hilabeteetan, garraiolari ugarik jasan dituzte lan-istripuak Euskal Herrian: ekainean Agurainen (Araba) hil zen bat eta Txorierriko (Bizkaia) korridorean zauritu zen beste bat, maiatzean Santakaratik (Nafarroa) gertu zendu zen bat, apirilean Zanbranan (Araba) eta Ribabellosan galdu zuten bizia garraiolari banak...

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 29 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

EZ DAGO IRUZKINIK