Iruñeko (Nafarroa) Subsuelo tabernan sartzen saiatu zen gizon bat larunbatean, LGTBI kolektiboaren eskubideen ikur gisa erabili ohi den bandera koloreanitza soinean zuela. Lokaleko atezainek, ordea, ez zioten sartzen utzi, "ikur ideologikoa" zela argudiatuz.
Bertaratu ziren polizien jarrera salatu dute, Iruñeko Udaltzaingoak, erantzunik ez emateaz gain, "taberna babestu zuelako".