Joan den asteburuan, Gasteizen (Araba) eta Iurretan (Bizkaia) ere izan zen sexu-eraso bana, atzo jakinarazi zutenez. Gasteizko diskoteka batean eraso zioten emakume bati igande goizaldean: diskoteka batean, ukituak egin zizkioten bi gizonezkok, bere borondatearen kontra eta indarrez. Gertatutakoa azaldu zuen emakumeak, eta atxilotu egin zituzten bi erasotzaileak.
Iurretan, berriz, larunbat goizaldean jasan zuen sexu-eraso bat emakume batek. Salaketa bat aurkeztu zuen, eta astelehenean atxilotu zuten eraso egin zion gizonezkoa. Epailearen aurretik igarotzeko esperoan dago, itxura denez.
Beste bi sexu-erasoren berri eman dute Euskal Herrian azken egunetan. Hazparnen (Lapurdi) emakume bat bortxatu dute joan den asteburuan, eta Irunen (Gipuzkoa) emakume bati eraso zion gizonezko batek, taberna bateko terrazan.