AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Beste bi sexu-eraso izan dira Iruñeko sanferminetan azken orduetan
Larunbatera bitartean, bederatzi erasoren berri izan zen jaietan.
2025eko uztailaren 14
Beste bi sexu-eraso izan dira Iruñeko sanferminetan azken orduetan

Gaur arratsaldean jakinarazi dutenez, azken orduetan, gutxienez bi sexu-eraso izan dira Iruñeko (Nafarroa) sanferminetan. Horietako bat "intentsitate altukotzat" jo dute. Zenbait hedabideren arabera, iturri polizialek diote salaketa bat aurkeztu dela jada bi eraso horietatik bategatik.

Uztailaren 6an hasi ziren San Fermin jaiak Iruñean, eta uztailaren 12ra bitartean, bederatzi sexu-erasoren berri izan zen; tartean, bortxaketa bat. Etxebizitza batean bortxatu zuten emakume bat, hain zuzen ere.