AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/10/07 20:05

Marokon jazarritako hamasei militante saharar deportatu zituen Espainiako Gobernuak iragan ostegunean, dozenaka astez Madrilgo Barajasko aireportuan atxilotuta eduki ondoren. Errefuxiatuek Marokon jasandako errepresioaren berri eman dute aurrez, eta azaldu dute arriskuan zeudela Marokora deportatuz gero. Aurreko astean deportatutako sahararretako bi, gutxienez, atxilotu ditu jadanik Marokoko Poliziak, Marrakeshera iritsi orduko.

Espainiako Estatuan herrigabe izendatzea eskatu dute orain arte militanteek, baina gobernuak entzungor egin dio berriz errepresioa pairatzeko arriskuari, eta beste 21 saharar deportatzeko agindua eman du Barne Ministerioak. Hiru aste aireportuan atxikirik izan ondoren eman du agindua, beraz, 37 saharar deportatu ditu denera azken egunetan.

Barajasko aireportuko asilo-geletan eduki dituzte sahararrak, baldintza negargarrietan, salatu izan dutenez. Halere, atxikitako errefuxiatuetako sei saiatu dira ihes egiten, eta lortu dute horietatik hiruk. Gainerakoak Espainiako Poliziak atxilotu zituen.

EZ DAGO IRUZKINIK